Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

IOT laborategia, analitika aurreratua eta adimen artifiziala

AZALPENA

Produktuak eta/edo prozesuak atzemateko, kudeatzeko, biltegiratzeko eta datuak aztertzeko HW ekipoak eta SW tresnak ditu aktiboak, eta horiek monitorizazioa eta informazioa ateratzea ahalbidetzen dute modu dinamiko eta birkonfiguragarrian. Informazio hori balio erantsia da, eta IOTari, analitika aurreratuari eta adimen artifizialari lotutako zerbitzu edo negozio berrien bidez errentagarri bihur daiteke.
Horretarako, Ikerlan KONNEKT© suiteak Edge-Cloud jarraituan exekutatzen diren software-osagaiak ditu.
Alde batetik, irudiak Konnekt Cloud-en arkitektura logikoa erakusten du, datuak hodeian biltzeko eta analizatzeko zerbitzuak hartzen dituena. Bestalde, Edge-an Konnekt Box gailuak zabaltzen dira, eremu-gailuekiko konektagarritasuna gaitzen dutenak. Beheko irudian, Konnekt Box batek sortzen dituen software-osagaien arkitektura ikus daiteke. Osagai horiek hainbat hardware-arkitekturaren gainean egon daitezke.
Hala, onartzen dira eremu-busen aukera zabala (Ethernet, xDSL, Wifi, Bluetooth/BLE, ZigBee, GPRS, 3G/4G, SIGFOX, LORA, NB-IoT…) eta IIoT komunikazio-protokoloak (OPC-UA, Modbus, REST, CoAP…). Ikerlan KONNEKT© framework-a hainbat hardware-plataformatan ezar daiteke, eta Ikerlanen on premise Konnekt Cloud-en instantzia bat dago. Ikerlan KONNEKT© frameworka hainbat hardware-plataformatan ezar daiteke, eta Ikerlanen on premise Konnekt Cloud-en instantzia bat dago.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

• PUZa: 192 Xeon Cores.
• Memoria: +1TB GB RAM.
• Diskoa: +72 TB
• Adimen artifizialari eskainitako kontaketa eta entrenamenduak: 240 Tflops

• IOT Data Center (SS-505-17 erregistroa).
• TRAN2: Transparent data transport (SS-353-18 erregistroa).
• HermeX: egokitze-errendimendu handiko MQTT mezuen dispatching-sistema (01-20-13 erregistroa).
• BLOCKBOARD- Oso konfiguragarriak eta plataforma anitzekoak diren web-aplikazioak sortzeko tresna (VI-194-19 erregistroa).
• RM-WIZARD- Dataflowak kudeatzeko web-laguntzailea, aktibo industrialen urruneko monitorizaziorako (VI-191-19 erregistroa).
• ALERTS- Metrika monitorizatuei lotutako alertetarako kudeatzaile zentralizatua, plataforma digital baten aplikazioen eta gertaeren logging-a (VI-190-19 erregistroa).
• MODHIST: ekoizpen eta prozesu datuak erregistratu eta berreskuratzea denboraz (VI-94-20 erregistroa).
• ALARMBOX-RULES AND ALARMS ENGINE (VI-258-20 erregistroa)
• KONNEKT-PKI-PKI end-to-end plataforma digitalak kudeatzeko (VI-259-20 erregistroa)
• IKKONNEKT MANAGEDBOX-Kudeaketa, Edge gailuak eta zerbitzuak urruneko hedapena eta eguneratzea (VI-260-20 erregistroa)
• KONNEKT-MON-4.0 industriako gorabeherak monitorizatzeko sistema banatua (VI-2019-20 erregistroa)
• ASSETBOX- Aktibo digitalen bizi-zikloaren kudeaketa integrala eta zibersegurua
• MEMBERSHIP-Erabiltzaileak kudeatu eta autentifikatzea ekipo-ondasunak urrunetik monitorizatzeko (VI-192-19 erregistroa)

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
877

Datuak masiboki prozesatzeko zerbitzua

services book icon
874

Datuen monitorizazioa eta analisia denbora errealean

services book icon
876

EDGE zerbitzuen urruneko hedapena, monitorizazioa eta eguneratzea

services book icon
875

IoT sistema dinamikoen kudeaketa-zerbitzuak

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IKERLAN S.C.

Harremanetarako pertsona: Xabier Eguiluz

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top