Edozein artezketa aplikazioaren lan baldintza optimoen hautaketarako zelula. Zelularen diseinua artezketa makina batean oinarritzen da. Makina zenbakizko kontrol ireki batekin hornitua dago, non kanpo aplikazioak inplementatu eta makina beraren sensoreak monitorizatu daitezke.
Zelula beste ekipamendu osagarriarekin osatzen da. Hauek ezinbestekoak dira artezketako aplikazio jakin batean erabilitako lan baldintzekin izandako emaitzak ebaluatzeko.Hurrengo irteera parametroak neurtu daitezke: ebaketa indarrak (plaka dinamometrikoa), harri urratzailearen higadura (laserra eta CCD kamara), zimurtasuna eta gainazaleko gogortasuna.
Artezketak duen arazorik larriena zera da, pieza eta harriaren arteko kontaktu eremuan gertatu daitekeen temperatura igoera. Horrela, piezak kalte termikoa izateko arriskua dauka eta ondorioz, ezin da pieza gainazaleren osotasuna zihurtatu. Zelulak temperatura neurtzeko ekiamenduaz osatua dago: kamara termografikoa eta zuntza artifizialeko gailua.
Beste aldetik, piezaren gainazalean izandako akatsak neurtzeko ekipamenduaz osatua dago baita ere. Materialen laborategian kokatzen da eta ENAC emandako akreditazioa dauka. Ekipamendu haun artean mikroskopia mota ezberdinak (optikoa eta SEM), makroskopia eta profilometria aurkitzen dira.
Gainazalak artezteko maquina, CNC Fagor 8070 batejkin osatua. 22 kw-ko potentzia totala izanik, bere mahaiaren neurriak 1000x500-koak dira.
ENAC ziurtagiria duen laborategia, gainalazean agertutako akatsak neurtzeko gaitasunarekin: mikroskopia, makroskopia, profilometria.
Harri urratzaileen errendimendua ebaluatzeko aplikazioa, makinaren zenbakizko kontrolean inplementatuta. Malkin-en modeloan oinarrituta, piezan kalte termikoak saihesteko gai da.
Artezketako prozesua monitorizatzeko baliagarriak diren sentsore multzoa.
Aplikazioan, hozkarriak duen eraginaren ikerketa.
Formakuntza iraunkorra
Gainazal osotasunaren ziurtapena
Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
Harremanetarako pertsona: Raul Fernandez Manchado
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.