Jarduera anitzetarako MUGIRO plataforma mugikorra, zenbait moduluz osatua, norabide orotakoa eta nabigazio autonomoa duena.
Norabide orotan mugitzeko ahalmena du, lau gurpil motordun eta orientagarri baitauzka, eta goiko plataforma orientatzeko ardatz gehigarri bat ere bai. Zenbait teknologia robotikoren proba-plataforma gisara erabiltzeko robota (nabigazio autonomoa, manipulazio mugikorra, segurtasuna, gizaki-robot interakzioa eta abar). Goiko aldean, estalki zabal bat du, sentsoreak eta eragingailu gehigarriak muntatzeko prestatua. Errendimendu handiko PC bat du barruan, osagai gehigarriak kontrolatzeko eta integratzeko. Kontrol-sistemak ROS du oinarri.
Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna
Nodoko agenteak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak
Robot mugikor bidezko barne-logistika
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Harremanetarako pertsona: Karmele Florentino
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.