Bilaketa
Excepción capturada (Mon, 16 Dec 2024 10:35:43 +0000): SQLSTATE[08001]: [Microsoft][ODBC Driver 17 for SQL Server]SSL Provider: [error:1425F102:SSL routines:ssl_choose_client_version:unsupported protocol] #0 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/activos/dbupdater.php(321): PDO->__construct('sqlsrv:server=1...', 'userwp', 'wp2018') #1 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/single.php(120): logo_organizacion(3978) #2 /home2/basqueindustry/public_html/wp-includes/template-loader.php(106): include('/home2/basquein...') #3 /home2/basqueindustry/public_html/wp-blog-header.php(19): require_once('/home2/basquein...') #4 /home2/basqueindustry/public_html/index.php(17): require('/home2/basquein...') #5 {main}
Itzuli bilaketara
IZENA

Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula, lanak oso abiadura handian egiteko gaitasuna duena

AZALPENA

Bi instalazio ditu. 5 ardatzeko ataza-anitzeko fresaketa makina bat, Ibarmia THR 16 multiprocess, bost ardatzetan fresatzeko eta torneatzeko aukera ematen duena. Makina honek buru angeluar konplexu bat dauka eta robot baten bitartez birkonfiguratu daitekeen biltegi batetik kargatu daitekezke makina-buru eta erreminta ezberdinak. Monitorizazio-sistema aurreratuak ditu, hala nola plateraren orekatze estatikoa eta dinamikoa, baita datuak hartzea, transferitzea eta aztertzea ere, CFAAko IoT sistemaren bidez. Bere konfigurazioa dela eta, makinaren deformazioak aztertzeko aukera ematen du, makinaren gune kritikoetan jarritako elementu finkoak erabiliz.

Gainera, zelulak Hermle C52U MT dinamika oso altuko mekanizazio-zentroa ere badauka. Neurri handiko piezetan 5 ardatzetako (3 ardatz lineal eta 2 birakari) fresaketa lan konplexuak egin ditzake. Torneaketa ere egin dezake 1000 mm-ko diametroa eta 500 RPM bira-abiadura duen mahaiari esker eta ebaketa-abiadura handietarako erreminta aurreratuak erabili daitezke. Makina-buru osagarri bati artezketa prozesua aplikatu daiteke, CBNzko harriak erabiliz 80.000 bira minutuko arteko abiaduraraino iritsi daiteke. Ataza anitzeko zentro honek, bere eragingailuak monitorizatzeko aukera ematen du, bai barne-sistema baten bidez, adibidez, potentzia edo hainbat fluxu, bai eta esfortzu mekanikoak eskala absolutuan monitorizatzeko erreminta etxean jarritako kanpoko sistema baten bidez ere.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Abiadura handiko mekanizazio zentroa, 5 ardatzekoa (fresaketa eta torneaketa). Abiadura handiko ardatza (12.000 bira minutuko), SAM ardatza 80.000 bira minutuko. HSK 100 erreminta amarrea. Zenbakizko kontrola Siemens 840D sl.

Ataza anitzeko mekanizazio zentroa (tornu-fresaketa), 5 ardatzekoa. Torneatzeko mahai zirkular orientagarria eta robot aldagailudun 96+24 posizioko erreminta-biltegia. Zenbakizko kontrola Siemens 840D sl.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
733

5 ardatzeko mekanizatze konplexuak egiteko plataforma

services book icon
735

Mekanizatze prozesuen monitorizazio aurreratua

services book icon
734

Ohiko prozesuak eta CBN bidezko artezketa arteko integrazioa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

UPV/EHU

Harremanetarako pertsona: Luis Norberto Lopez de Lacalle Marcaide

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top