Aktibo honetan sare elektrikoetan erabiltzen diren Hardware eta Software produktuak balioztatzeko laborategiak biltzen dira. Honako laborategiak kontsideratzen dira: biltegiratze sistemen karakterizazio-testak egitera bideratuta dagoen Smart-Storage laborategia (A); eragingailu eta bihurgailuen entsegu elektrikoak egitera bideratuta dauden tentsio ertaineko potentzia elektronikako laborategiak (B1 eta B2); eta Smart Grids/Smart Building laborategia, zeina energia-komunitateak, autokontsumo industriala/erresidentziala eta mikro-sareak ebaluatzera bideratuta dagoen (C).
Biltegiratze sistemen karakterizazio-testak egitera bideratuta dagoen laborategia. Laborategiak baterien pack-ak, moduluak eta zeldak ziklatzeko ekipamendua dauka. Horrela, korronte/potentzia profil desberdinek baterien degradazioan eta balio-bizitzan duten eragina aztertu daiteke. Laborategiak, gainera, ganbera klimatikoak ditu, ingurunearen tenperatura konfiguratzea ahalbidetzen dutenak. Ondorioz, tenperatura baldintza horiek biltegiratze sistemen prestazioetan duten eragina aztertu daiteke.
Smart-Grid/Smart Building-en eszenario desberdinen (komunitate energetikoak, autokontsumo erresidentzial/industriala edo mikro-sareak) inguruko entseguak egitera bideratuta dagoen laborategia. Laborategiak eskalatuta dagoen miko-sare bat dauka, zeinak sorkuntza berriztagarria, karga adimentsuak eta biltegiratze sistemak integratzen dituen sare baten operazioa emulatu dezakeen. Gainera, modu isolatuan edo sare printzipalera konektatuta operatu dezake. Plataformak konfiguragarritasun haundia eskaintzen du (kontsumitzaileak, prosumitzaileak edota merkatu lokalak integratzen dituzten komunitate energetikoak emulatu ditzake), eta ahalbidetzen du mikro-sarearen energia-fluxuak definitzen dituzten eta kontrol-errealeko hardware batean inplementatzen diren energia kudeaketako estrategien balioztatze esperimentala.
Laborategi honek behe- eta erdi-tentsioko bihurgailuen (gehienez 4kWdc) saiakuntza elektrikoak egitea ahalbidetzen du, sorkuntza, kontsumo eta biltegiratze sistemen eta sarearen arteko interfaze gisa jarduten duten eragingailu eta bihurgailuak balioztatzeko. Laborategiak honako ekipamenduak ditu: birsortze eragingailuak dituzten motorren 3 bankada, 150kW-rainoko elikadura iturri erregulagarriak dituzten 2 saiakuntza-eremu, IGBT-en kommutazio-saiakuntzak eta galeren ebaluazioak egiteko saiakuntza-bankua, eta 20 kW arteko hozte kapazitatea duen likidoan oinarritutako hozte-sistema.
Biltegiratze sistemen karakterizazio eta testeoa
Kontzeptu-proba
Kontzeptu-proba
IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona: Haizea Gaztañaga
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.